Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2020ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1140

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 893/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 893/2019 prozedura arrunta.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Julian Sanchez Alamillo.

Judizio horretan epaia eman da 2020-01-27an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Horrez gain, epaia zuzentzeko autoa eman da 2020-02-10ean.

Autoaren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu; baina jatorrizko ebazpenaren aurkako errekurtsoak aurkez daitezke, egoki denean, jakinarazpenean azaldutako bideak erabiliz (PZLren 214.4 artikulua).

Aurreko puntuan azaldu diren errekurtsoetan, bidezkoak badira, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira zenbatzen epeak (BJLOren 267.9 artikulua).

Rosa Maria Madorran Galar eta Emilio Felipe Ruiz demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala