39. zk., 2020ko otsailaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1139
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 473/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 473/2018 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Jesus Arbe Mateo.
Judizio horretan epaia eman da 2020-01-28an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Christian Ntabouzi demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Donostia / San Sebastián, 2020ko urtarrilaren 28a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.