Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2020ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1134

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz (adostasunik gabe) bideratutako 456/2016 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia) – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe) 456/2016.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Felicidad Llama Diaz de Cerio.

Aipatutako judizioan, honako hau erabaki da:

– Jose Damian Alcaraz-i ediktu bidez jakinaraztea 2020-01-30ean prozesu horretan emandako epaia. Ebazpenaren kopia eskuragarri du bulego judizial honetan, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.

Barakaldo (Bizkaia), 2020ko urtarrilaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala