Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2020ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1133

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 21222/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Gipuzkoako Probintzia Auzitegia. Bigarren Sekzioa. Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: 21222/2018 familiari buruzko apelazio-errekurtsoa (2000ko PZL).

Errekurtsogilea: Ibon Herrero Mayo jn.

Abokatua: Irune Ane Cuevas Eguizabal and.

Prokuradorea: Uriz Martin Gonzalez and.

Errekurritua: Fiskaltza.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2019-01-31n. Hona hemen epaitza:

«EPAITZA

Ezesten dut Ibon Herrero Mayoren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 2018ko maiatzaren 15ean, Donostiako lehen auzialdiko 3 zenbakiko epaitegiko epaile-magistratuak 456/2017 autoetan emandako epaiaren aurkakoa, eta epai hori berresten dut. Gora-jotze honen kostuak ez dizkio inori ezartzen.

Ebazpen honen aurka, kasazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da sala honetan, hogei eguneko epean, PZLren 477. artikuluan jasotako kasuetan. Aurkeztu ahal izango da, orobat, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa, PZLren 469. artikuluan jasotako kasuetan, eta, gainera, kasazio-errekurtsoa aurkeztu gabe aurkeztu ahal izango da, PZLren 477.2 artikuluaren 1. eta 2. puntuetan aipatutako ebazpenen aurka, kasazioan errekurritu baitaitezke.

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 1858 0000 12 1222 18. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta sarrera-ordainagirian, kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» dela adierazi eta 06 kodea ipini beharko du kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea, berriz, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsorako. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.»

Magali Chacon Carvajal demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia / San Sebastián, 2020ko urtarrilaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala