Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2020ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1129

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 7koa, Arabako Lurralde ordezkariarena, zeinaren bidez, Lantziegoko eta Laguardiako udalerrietan (Araba), «Carrascal 2 Industrialdea» transformazio-zentroa eta «Oyón» TEAko «Casablanca» 13,2 kV-ko aireko linearen 21. euskarria lotzeko 13,2 kV-ko zirkuitu sinpleko lineak baimentzen baitira, dagokion proiektua onartzen baita eta onura publikokoa dela deklaratzen baita.

Espediente-zenbakia: 01-AT-Y-2019-00050.

AURREKARIAK

1.– 2019-08-09an, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk administrazio-baimena, onura publikoaren adierazpena eta egikaritze-proiektuaren onespena eskatu zituen Lantziegoko eta Laguardiako udalerrietan (Araba), «Carrascal 2 Industrialdea» transformazio-zentroa eta «Oyón» TEAko «Casablanca» 13,2 kV-ko aireko linearen 21. euskarria lotzeko 13,2 kV-ko zirkuitu sinpleko lineak egikaritzeko.

2.– Jendaurrean jarri dira delako proiektua eta aipatu eskatzailearen arabera desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenak lortzeko prozedurak arautzen dituena: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere; Sektore elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua; Nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua.

3.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkiak argitaratu ziren Laguardiako Udalaren iragarki-taulan 2019ko azaroaren 22tik abenduaren 23ra arte, Lantziegoko Udalaren iragarki-taulan 2019ko azaroaren 20tik abenduaren 20ra arte, 2019ko azaroaren 13ko ALHAOn, 2019ko urriaren 21ko EHAAn, 2019ko azaroaren 27ko El Correo egunkarian eta 2019ko azaroaren 21eko Diario de Noticias de Álava egunkarian.

4.– Jendaurrean jartzeko izapidea egiten ari zelarik, sail honek Lantziegoko eta Laguardiako Udalei eta Arabako Foru Aldundiaren Landa Eremuaren Garapen eta Errepide Zerbitzuei separata bana bidali zien, eta ez dute epearen barruan alegaziorik aurkeztu.

Informazioa jendaurrean jartzeko epearen barruan Oiongo Ureztatzaileen Elkarteak alegazioak aurkeztu ditu, eta i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aintzat hartu ditu

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Espedientean, arauzko izapideak bete dira, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraituz: Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan; Nahitaezko desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan; eta Goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean.

2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpenaren arabera, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko lurralde-ordezkaritzen esku uzten da energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena. Eskuordetza honen bidez, ebazpen hau ematen da.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Arabako lurralde-ordezkariak honako hau

EBAZTEN DU:

1.– Baimena ematea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari Lantziegoko eta Laguardiako udalerrietan (Araba), «Carrascal 2 Industrialdea» transformazio-zentroa eta «Oyón» TEAko «Casablanca» 13,2 kV-ko aireko linearen 21. euskarria lotzeko 13,2 kV-ko zirkuitu sinpleko lineak izeneko instalazioarentzat, eta dagokion proiektua onartzea.

2.– Baimendu den instalazioa onura publikoko deklaratzea.

Ebazpen hau ematen da 282/2002 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:

1.– Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

2.– Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera.

3.– Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Arabako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abian jartzeko akta egiteko.

4.– Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria Sailburuordetzari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 7a.

Arabako lurralde ordezkaria,

Jesús Pascual Lorente.


Azterketa dokumentala