Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2020ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ONDARROAKO UDALA
1124

IRAGARKIA, Ondarroako Udalean, Udaltzaingo arloan, Ofizialondoko lanpostua betetzeko deialdiari buruzkoa.

1533/2019 Alkatetza Dekretua, 2019ko abenduaren 30ekoa, Ondarroako Udalean, Udaltzaingo arloan, Ofizialondoko lanpostua betetzeko deialdiari buruzkoa.

2018ko otsailaren 6ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 25. zenbakian, argitaratu dira izendapen askeko sistemaren bidez Ondarroako Udalean Ofizialondoko lanpostu bat betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak, Administrazio Bereziaren eskalako Zerbitzu Berezien azpieskalan.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, laburpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Deialdi honi dagozkion ondorengo iragarkiak, oinarriekin bat etorriz bidezkoak direnean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Ondarroako Udaleko iragarki-oholean eta haren webgunean argitaratuko dira.

Ondarroa, 2020ko otsailaren 6a.

Alkatea,

ZUNBELTZ BEDIALAUNETA IBAIBARRIAGA.


Azterketa dokumentala