Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2020ko otsailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1118

105/2020 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Manuel Ferrán Mercade jaunari esleitzen baitzaizkio Irun Erdialdeko anbulatorioko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak.

639/2019 Ebazpenaren bidez, Bidasoko ESIko Irun Erdialdeko anbulatorioko Lehen Mailako Arretako unitateburua izendatzeko deialdi publikoa onartu zen.

Batzordeak baloratu ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Manuel Ferrán Mercade jaunak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Bidasoko ESIko Irun Erdialdeko anbulatorioko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Manuel Ferrán Mercade jaunari esleitzea Bidasoko ESIko Irun Erdialdeko anbulatorioko Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak.

Bigarrena.– Manuel Ferrán Mercade jaunak kudeaketa- eta asistentzia-lanak egingo ditu. Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak egin bitartean, bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Esleipen honek ez du ekarriko inolaz ere Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2020ko otsailaren 4an izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari jakinaraztea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hondarribia, 2020ko otsailaren 4a.

Bidasoko ESIko zuzendari gerentea,

JOSÉ MANUEL LADRÓN DE GUEVARA PORTUGAL.


Azterketa dokumentala