38. zk., 2020ko otsailaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1106
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz (adostasunik gabe) bideratutako 1392/2018 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe) 1392/2018.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.
Alderdi Demandatzailearen Prokuradorea: Iratxe Damborenea Agorria.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-11-15ean, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Erosi Bakuradze demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.