Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2020ko otsailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1073

IRAGARKIA, 2020ko urtarrilaren 29koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez proiektu hau jendaurrean jartzen baita: Arratzua-Ubarrundiako eta Vitoria-Gasteizko udalerrietan, «ST Vitoria-Salburua 1 y 2» eta «ST Vitoria-Arana 1 y 2» zirkuitu bikoitzeko 30 kV-ko aireko eta lur azpiko linea elektrikoak, ST Vitoria eta «A» kutxatila eta «Varsovia-obras» 901350600 zenbakidun transformazio-zentroaren artean. (2019ko apirilaren 17ko Iragarkiari dagokion hasierako proiektuaren aldaketa).

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bitartez (2002-12-23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere. Bada, honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-26ko BOE); Goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegia eta ITC-LAT 01etik 09ra arteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua (BOE, 2008-03-18); goi-tentsioko instalazio elektrikoen erregelamendua, eta haren oinarri teknikoak (ITC-LAT 01etik 23ra; maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori; 2014-06-09ko BOE). Horiek guztiak kontuan harturik, jendaurrean jarriko da erreferentziako linea. Izan ere, linea horretarako eskatu dute administrazio-baimena, burutzapen-proiektua onartzea, onura publikoko deklaratzea eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitea.

● Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU; egoitza: Urartea kalea 2 (01010 Vitoria-Gasteiz).

● Erreferentzia: 01-AT-Y-2019-00006.

● Ezaugarriak: 2019ko abenduan Tito Arias Santos industria-ingeniari teknikoak sinatutako proiektuan jasotakoak; espedientean dago jasota.

● Kokapena: Arratzua-Ubarrundiako eta Vitoria-Gasteizko udalerriak.

● Helburua: Vitoria-Gasteizko udalerrian hornikuntza-sarea hobetzeko.

● Aurrekontua: 4.826.964,05 euro.

● Administrazio-baimena behar duen proiektua. Hasierako proiektuari egindako alegazioen ondoriozko aldaketak sartu ditu.

Denek jakin eta ezagutu dezaten argitaratzen da iragarki hau, batez ere lursailen jabeek eta proiektuaren eraginpeko gainerako titularrek, zeinen zerrenda iragarki honen amaieran baitago. Proiektua aztergai egongo da Vitoria-Gasteizko Samaniego kaleko 2an, hor baitago Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, edo dagokion udaletxean, edo www.euskadi.eus web-orrian, Energia eta Meategiak/ Energia ataleko Azpiegitura-proiektuei buruzko informazioaren atalean: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/. Bulego horietan aurkeztu ahal izango dira egoki ikusten diren alegazioak, bi aletan, 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 29a.

Lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala