
37. zk., 2020ko otsailaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (282 KB - 5 orri.)
- EPUB (224 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA SAILA
1062
AGINDUA, 2020ko otsailaren 4koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena eta Hezkuntza sailburuarena. Haren bitartez, «Mondragon Goi Eskola Politeknikoa - J.M.ª Arizmendiarrieta S. Coop.» titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izateko.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1995eko martxoaren 23ko Aginduaren bidez baimena ematen zaie Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako hainbat ikastetxe pribaturi bigarren mailako hezkuntza irakasteko (1995eko apirilaren 25eko EHAA).
Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Heziketako 3 sistemak bateratzeko oinarria jarri zuen: Hezkuntza-sistemaren Lanbide Heziketa, lanerako Lanbide Heziketa eta etengabeko prestakuntza, azken bi hauek enplegurako Lanbide Heziketaren sisteman txertatuta.
Bateratzeko baliabide berri gisa, legeak 11. artikuluan aurreikusten du Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak sortzea. Ikastetxe integratuak tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko heziketa-ekaintza guztiak eskaintzen dituzten ikastetxeak dira, administrazioek dituzten eskumenen eremuan sortu eta baimendu ditzaketenak, beti ere, legeak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.
Abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuak, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituenak, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 11. artikuluan ezarritakoa garatzen du, eta 5. eta 6. artikuluan, hurrenez hurren, zehazten ditu ikastetxe integratuen xedeak eta funtzioak.
Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen da zer ikastetxek eman ditzaketen ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak, 2.a) puntuan beren-beregi aipatuta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak ezartzen ditu Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek bete behar dituzten baldintzak, eta 8. artikuluan xedatzen du hezkuntzaren eta enpleguaren alorrean eskumena duten sailek baimen ditzaketela, batera emango duten agindu baten bidez, eta ikastetxe pribatuaren titularrak eskatuta, Lanbide Heziketako ikatetxe pribatu integratuak, dekretu honetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldintzen arabera.
Bigarren Hezkuntzako Mondragon Goi Eskola Politeknikoa - J.M.ª Arizmendiarrieta S. Coop. Ikastetxe pribatuak eskatuta, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izateko baimen-espedienteari hasiera eman zaio. Espedientea izapidetuta, baieztatu eta egiaztatu ondoren, Enpleguko eta Gizarte Poliketako sailburuaren, eta Hezkuntza sailburuaren 2017ko martxoaren 14ko Aginduak ezartzen dituen baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxeko ikastetxe integratuak baimentzeko,
XEDATZEN DUGU:
1. artikulua.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua baimentzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa - J.M.ª Arizmendiarrieta S. Coop. bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua Lanbide Heziketako ikastetxe integratua bilakatzen da, ondorengo datu hauekin:
a) Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
b) Izen espezifikoa: «Mondragon Goi Eskola Politeknikoa - J.M.ª Arizmendiarrieta S. Coop.».
c) Kode zenbakia: 20002803.
d) Titularra: «Mondragon Goi Eskola Politeknikoa – J.M.ª Arizmendiarrieta, S. Coop».
e) Helbidea: Loramendi, 4.
f) Herria: Arrasate/Mondragon.
g Udalerria: Arrasate/Mondragon.
h) Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
«Mondragon Goi Eskola Politeknikoa - J.M.ª Arizmendiarrieta S. Coop.» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua, hasierako lanbide heziketaren irakaskuntzei dagokienez, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko integratu bati atxikituko zaio.
2. artikulua.– Heziketa eskaintza eta ikasleak.
1.– Ikastetxeak bere prestakuntza-jardueretan sartuko dituen irakaskuntzak hauek izango dira: hasierako Lanbide Heziketari dagozkionak, enplegua hobetzeko ekintzei dagozkienak, eta bizialdi osoko irakaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat direnak. Jarduera hauek lan-ingurunearen premiei erantzun behar diete, betiere sailen eta organo eskudunen baimena izanik.
2.– Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. puntuan adierazitakoaren arabera, anbide-heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo -arloei dagozkien prestakuntza-eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta -orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez –kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren sistema nazionalaren esparruan– lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.
3. artikulua.– Hezkuntza administrazioak baimendutako irakaskuntzak.
1.– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
a) «Automatizazioa eta robotika», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
2.– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
a) «Fabrikazio mekanikoko diseinua», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) «Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera 2 ziklo.
3.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
a) «Sareko informatika sistemen administrazioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera ziklo 1.
4.– Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:
a) «Mekatronika industriala», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.
4. artikulua.– Lanbide-administrazioak baimendutako irakaskuntzak.
1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
a) «Zuzendaritzarako laguntza», profesionaltasun-ziurtagiria.
2.– Lanbide-arloa: Arte grafikoak.
a) «Argitalpen-produktu multimedien garapena», profesionaltasun-ziurtagiria.
3.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.
a) «Marketin- eta komunikazio-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Hornikuntzaren kudeaketa eta kontrola», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Garraioaren eta banaketaren kontrola», profesionaltasun-ziurtagiria.
4.– Lanbide arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
a) «Industria-automatizazioko sistemen produktuak garatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Industria-automatizazioko sistemak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Automatizazio-sistema industrialen muntaketa eta zainketa», profesionaltasun-ziurtagiria.
e) «Ekipo elektriko eta elektronikoen muntatzeko eta mantentzeko lanetako eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.
5.– Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila.
a) «Eraikuntzako proiektuak eta obrak kontrolatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
6.– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
a) «Galdaketarako edo forja-lanetarako molde eta modeloen diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Fabrikazio mekanikoko produktuen diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Txapa prozesatzeko tresnak diseinatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Pieza polimerikoak eta aleazio arinak ekoizteko moldeak fabrikatzea», profesionaltasun ziurtagiria.
e) «Txapa metalikoko piezak ekoizteko trokelak fabrikatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
f) «Produkzioaren kudeaketa fabrikazio mekanikoan», profesionaltasun-ziurtagiria.
g) «Urraduraren elektrohigaduraren eta prozedura berezien bidezko mekanizazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.
h) «Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.
i) «Ebaketa eta konformazio bidezko mekanizazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.
j) «Ekipo-ondasunen eta industria-makineriaren muntaketa eta abiaraztea», profesionaltasun-ziurtagiria.
k) «Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.
l) «Produkzioa metal-eraikuntzetan», profesionaltasun-ziurtagiria.
m) «Mekanizazio, konformazio eta muntaketa mekanikoko produkzioa», profesionaltasun-ziurtagiria.
n) «Fabrikazio mekanikoko tratamendu termikoak», profesionaltasun-ziurtagiria.
7.– Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa.
a) «Bidaia konbinatuak eta ekitaldiak sortzea eta kudeatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Tokiko turismoa sustatzea eta bisitaria informatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Turismo-produktuak eta zerbitzuak saltzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
8.– Lanbide-arloa: Erauzketa industriak.
a) «Harri naturalezko zaharberritze-obrak egitea eta gainbegiratzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Harri naturalezko proiektuak diseinatzea eta koordinatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
9.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
a) «Datu-baseen administrazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Saileko sareen administrazioa eta diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.
c) «Web-orriak egitea eta argitaratzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
d) «Web teknologiak erabilita aplikazioak garatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
e) «Mikroinformatika-sistemak muntatzea eta konpontzea», profesionaltasun-ziurtagiria.
f) «Saileko sareen administrazioa eta diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.
g) «Informatika-sistemen programazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.
h) «Kudeaketa-aplikazioetako egiturazko lengoaien programazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.
i) «Informatika-segurtasuna», profesionaltasun-ziurtagiria.
j) «Informazioa kudeatzeko sistemak», profesionaltasun-ziurtagiria.
k) «Mikroinformatika-sistemak», profesionaltasun-ziurtagiria.
10.– Lanbide-arloa: Instalatzea eta mantentzea.
a) «Tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Makineria, tresneria industriala eta produkzio-lerro automatizatuak mantentzeko eta muntaketa ikuskatzeko lanak planifikatzea, kudeatzea eta egitea».
11.– Lanbide-arloa: Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa:
a) «Arotzeriako eta altzarigintzako proiektuak», profesionaltasun-ziurtagiria.
12.– Lanbide-arloa: Itsasoa eta arrantza.
a) «Arrantzarako dokumentazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.
13.– Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena.
a) «Ingurumen-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.
14.– Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.
a) «Enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza», profesionaltasun-ziurtagiria.
b) «Gazteentzako informazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.
5. artikulua.– Gobernu-partaidetza eta koordinazio-organoak.
1.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak, gutxienez, pertsona bakarreko gobernu-organo hauek izango ditu: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria.
2.– Era berean, kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango ditu: gizarte kontseilua eta irakasleen klaustroa.
6. artikulua.– Aldatzea edo baliogabetzea.
Baimena aldatzeko edo baliogabetzeko, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8.5 artikuluan eta 2017ko martxoaren 14ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa jarraituko da.
LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Gizarte kontseilua eratzea.
Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxearen zuzendaritzaren ekimenez, Gizarte kontseilua osatu eta martxan jartzeko behar diren jarduera guztiak egin beharko dira Ikastetxea Integratua izan eta gehienez urtebeteko epean.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ondorioak.
Agindu hau 2020-2021 ikasturte hasieran jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aukeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari edo Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari hilabeteko epean, ala administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan bi hileko epean. Errekurtsoak aukezteko epea Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 4a.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS