Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2020ko otsailaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1040

106/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, aldi baterako izendatzen da erakunde horretan Leire Erkoreka González andrea, Psikiatriako atalburua (Akutuak Egonaldi Laburra), lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

EGITATEAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen 1137/2019, irailaren 10ekoa, ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakao ESIan Psikiatriako (Akutuak egonaldi laburra) atalburua lanpostua lehiaketa bidez betetzeko dei egin da. Ebazpena hau BOEn (2019ko urriaren 18koa), EHAAn (2019ko urriaren 15ekoa) eta Osakidetzaren web orrian, argitaratu zen.

2.– Deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu den hurrengo egunetik hasita, interesdunak, 15 egun balioduneko epea izan du eskaera aurkezteko.

3.– Balorazio Batzordeko kideek izendapena, Osakidetzako web-orrian 2019ko abenduaren 18an argitaratu zen.

4.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren web orrian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen (2019ko azaroaren 13koa).

5.– Erreklamazioak aurkezteko epea behin amaituta (2019ko abenduaren 2koa), eta ez denez bat ere aurkeztu, behin betiko zerrendak onartzen dira.

6.– Behin betiko zerrendak, kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeari buruzko iragarpenarekin batera, Osakidetzako web-orrian argitaratu ziren, 2019ko abenduaren 18an. Jakinarazi zitzaien ere hautagaiari aipatu deialdia.

7.– Kudeaketa memoria-proiektua jendaurrean jarrita, eta Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratuta (2020ko urtarrilaren 15ekoa), baita dagokion izendapen-proposamena eginda ere (2020ko urtarrilaren 20koa); eta Leire Erkoreka González andreak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Kardiologiako atalburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen 1137/2019, irailaren 10ekoa Ebazpenaren 7.ª. Oinarriak ezartzen duela Kudeaketa Zuzendaritzak, egindako proposamena ikusita, proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko ebazpen bat emango du.

2.– Ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen 28. Artikuluaren 3. Arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. Atalak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak

Aurreko guztia aintzat harturik

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Leire Erkoreka González andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Kardiologiako atalburu izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. Artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2020ko urtarrilaren 20a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. Artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. Artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. Atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bostgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, jakinarazpena jasotzen den hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Galdakao, 2020ko urtarrilaren 20a.

Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala