Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2020ko otsailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1038

IRAGARKIA, entzunaldi-izapidearen jakinarazpenari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da, Jabari Publikoko Urguneen Araudiaren 165. artikuluko 4. apartatuan eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 82. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, aipatutako emakida-eskubidea amaitzeko espedientearen berri ematen da. Emakida-eskubideen ezaugarriak, iragarki honen I. eranskinean zehazten dira.

Espedienteak Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoan ikusi ahal izango dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan egoki iritzi daitezken dokumentu eta egiaztapenak alegatu ahal izango dira. Helbidea: Urkixo zumarkalea, 36 – 7. solairua, 48011 Bilbao.

Iragarki honek I. eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 3a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala