Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2020ko otsailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1036

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak abenduaren 17ko 200/2019 Dekretua dela-eta kautelazko neurrien 105/2019 prozeduran emandako 2010ko otsailaren 10eko Autoaren Erabakia betearazteari buruzkoa (200/2019 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailu gidaridunak alokatzeko zerbitzua emateko Euskal Autonomia Erkidegoan Estatu-mailako baimena (VTC-N) duten ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzkoa).

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak kautelazko neurrien 105/2019 prozeduran emandako 2010ko otsailaren 10eko Autoaren Erabakia betearaziz eta hauxe denez aurkaratutako egintza: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren abenduaren 17ko 200/2019 Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailu gidaridunak alokatzeko zerbitzua emateko Euskal Autonomia Erkidegoan Estatu-mailako baimena (VTC-N) duten ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzkoa), auto horren xedapen-zatia argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Salak, ERABAKI DU:

Kautelaz etetea abenduaren 17ko 200/2019 Dekretuaren 2. artikuluaren 2. eta 3. puntuen indarraldia (200/2019 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan ibilgailu gidaridunak alokatzeko zerbitzua emateko Euskal Autonomia Erkidegoan Estatu-mailako baimena (VTC-N) duten ibilgailuak gidari eta guzti alokatzeko zerbitzua emateko baldintzei buruzkoa).

Kostuak ez dira berariaz ezartzen.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari eskatzea lehenbailehen argitara dezala auto honen xedapen-zatian Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Bidal bedi ebazpen honen lekukotza auto nagusietara.

Ebazpen hau aurkaratzeko modua: Sala honetan berraztertze-errekurtsoa aurkeztea, idatziz, bost eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita. Hala ere, gauzatu egingo da aurkaratutako ebazpena (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 79.1 artikulua).

Errekurtsoa jartzeko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (4697 0000 91 0105 19) kontsignatu beharko dira 25 euro. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da. Doako justiziaren onura dutenak, Fiskaltza, Estatua, autonomia-erkidegoak, tokiko erakundeak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak gordailua eratzetik salbuetsita daude (Botere Judizialaren Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Auto honen bidez, erabaki, agindu eta izenpetu dute epaitegi honetako magistratu eskudunek, eta Justizia Administrazioaren letraduak ematen du horren fedea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 19a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala