Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2020ko otsailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1035

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrietarako adostasunik gabeko 195/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegia – Zigor-Arloko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe) 195/2018.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Oscar Escaño Elorza.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-06-17an 31/2019 eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Francisco Rincon Mejia demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena EHAAn ediktu bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala