Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2020ko otsailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1029

EDIKTUA, ukantzaren/edukitzaren babes sumarioari buruzko 339/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko justizia-administrazioaren letradua naizen aldetik, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, fede ematen dut:

Epaitegi honetan bideratu den 339/2019 hitzezko judizioan, epaitegi honetako epaile magistratuak epaia eman du 2019-12-18an.

Bilboko Iturribide kaleko 25. zenbakiko 4. solairuko eskuineko aldean dagoen etxebizitzaren okupatzaile ezezagunak non dauden ez dakigunez, honen bidez epaiaren berri ematen da eta jakinarazten da aipaturiko ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa jarri daitekeela (PZLaren 455. art.), idazki baten bidez, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hogei egun igaro baino lehen.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao, 2020ko urtarrilaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala