Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2020ko otsailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1026

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 7koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2020ko urtarrilaren 17ko Ebazpena (ebazpen haren bidez, 2020. urteari dagokion ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak deitu, onartu eta argitaratzen dira; EHAA, 2020-01-29).

Euskal Herriko Agintaritza Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak, testuingurutik argi ondorioztatzen ez badira, eta haren zuzenketak edukian edo dokumentuaren zentzuan itxurazko zein benetako aldaketaren bat ekar badezake, maila bereko xedapen baten bidez zuzendu edo konponduko dira.

Horrelako hutsak eta omisioak aurkitu dira EEEko zuzendari nagusiaren 2020ko urtarrilaren 17ko Ebazpenean (ebazpen haren bidez, 2020. urteari dagokion ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntza-programaren oinarri arautzaileak deitu, onartu eta argitaratzen dira). Ebazpen hura 2020ko urtarrilaren 29ko Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu zen, 19. Zenbakian. Beraz, aldaketa hau egiten da.

2020/431 (20/9) orrialdean, aipatutako laguntza programaren oinarriez ari denean, 4. oinarrian, «Jarduera lagungarriak eta dirulaguntzen zenbatekoa» izenekoan,

Honela dio:

«Ibilgailua txatar bihurtzea 2019ko martxoaren 1etik aurrera egitea».

Baina honela esan behar du:

«Ibilgailua txatar bihurtzea oinarri hauek EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.»

2020/431 (20/15) orrialdean, aipatutako laguntza programaren oinarriez ari denean, 4. oinarrian, «Jarduera lagungarriak eta dirulaguntzen zenbatekoa» izenekoan,

Honela dio:

«Egindako inbertsioaren faktura justifikagarriak (jatorrizko kopiak), sailka zehaztuta, eta 2019ko martxoaren 1etik aurrerako data dutenak. Fakturak onuraduna denak jaulki behar ditu, oinarri hauetako 2.1 atalean zehazten den bezala.»

Baina honela esan behar du:

«Egindako inbertsioaren faktura justifikagarriak (jatorrizko kopiak), sailka zehaztuta eta oinarri hauek EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrerako datarekin. Fakturak onuraduna denak jaulki behar ditu, oinarri hauen 2.1 atalean zehazten den bezala.»

Bilbao, 2020ko otsailaren 7a.

Zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala