Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2020ko otsailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1019

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2019ko abenduaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, argitaratu egiten duena gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko xedez gazteak itzultzeko laguntzen 2020rako deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko xedez gazteak itzultzeko laguntzen 2020rako deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 11ko Ebazpenean (2019ko abenduaren 27ko EHAA, 246. zk.). Hori dela-eta, zuzendu egiten da:

– I. eranskineko 4. atalean («ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK»), 2019/5886 (30/26) orrialdean, «ADMINISTRAZIO DOKUMENTAZIO OROKORRA» sailean, paragrafo batzuk kendu dira. Hortaz, hau esaten duen lekuan:

«– Nortasuna elektronikoki egiaztatzeko baimena ukatzen bazaio, legezko ordezkariaren NANaren fotokopia.

– Enpresaren edo erakundearen identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.

– Eskaera langile autonomo batek egiten badu, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan altan emanda dagoela egiaztatzeko dokumentazioa.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak bete direla automatikoki egiaztatzeko baimena berariaz ukatuz gero organo kudeatzaileari, baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duten agiri eguneratuak aurkeztu behar dira.

– Legezko ordezkotasuna egiaztatzen duten notario-ahalordeen fotokopia.

– Enpresaren eratze-eskrituren fotokopia.

– «Alta egoeran dauden langileen plantillaren batez bestekoaren txostena» izeneko bi txosten, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindakoak (RED sistemaren bidez eskuratuak), enpresak EAEn dituen lantokiei buruzkoak: bat, kontratatutako pertsonari enpresan alta emandako egunaren aurreko sei hilabeteei dagokiona, eta bestea, kontratazioaren altaren egunari dagokiona.

Adibidea: 2020ko otsailaren 2an egindako kontratu batean, aurreko 6 hilabeteko aldia 2019ko abuztuaren 2tik 2020ko otsailaren 1era arte izango da, eta kontratazioaren eguna 2020 otsailaren 2tik 2020ko otsailaren 2ra.

– Kontratazioaren datan plantilla handitzen ez bada, «baja-aitortzari buruzko ebazpena» agiria; hain zuzen ere, kontratazioaren aurreko 6 hilabeteetan enpresan deialdiaren 3.3 artikuluko bigarren paragrafoan jasotako arrazoiengatik baja eman duten langileena. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak eman behar du agiri hori.

Dirulaguntza kobratzeko, Hirugarrenaren Altarako datuak eman beharko dira, Ogasun eta Ekonomia Sailak web-orri honetan ezarritako ereduaren eta prozeduraren arabera: http://www.euskadi.eus/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/adjuntos/ALTA.pdf»

Hau esan behar du:

«– Nortasuna elektronikoki egiaztatzeko baimena ukatzen bazaio, legezko ordezkariaren NANaren fotokopia.

– Enpresaren edo erakundearen identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.

– Eskaera langile autonomo batek egiten badu, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan altan emanda dagoela egiaztatzeko dokumentazioa.

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak bete direla automatikoki egiaztatzeko baimena berariaz ukatuz gero organo kudeatzaileari, baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duten agiri eguneratuak aurkeztu behar dira.

– Legezko ordezkotasuna egiaztatzen duten notario-ahalordeen fotokopia.

– Enpresaren eratze-eskrituren fotokopia.

Dirulaguntza kobratzeko, Hirugarrenaren Altarako datuak eman beharko dira, Ogasun eta Ekonomia Sailak web-orri honetan ezarritako ereduaren eta prozeduraren arabera http://www.euskadi.eus/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/adjuntos/ALTA.pdf»


Azterketa dokumentala