Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2020ko otsailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1016

16/2020 DEKRETUA, otsailaren 18koa, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Lanbide-Euskal enplegu zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kide batzuk, eta beste batzuk izendatzen.

Lanbide-Euskal enplegu zerbitzuaren urriaren 13ko 3/2011 Legearen bidez sortu zen Lanbide-Euskal enplegu zerbitzua, izaera administratiboko erakunde autonomo gisa; lege horren 7.1 artikuluak xedatzen duenez, Administrazio Kontseilua da aipatutako erakundearen gobernu-organo gorena.

Bestalde, Lanbide-Euskal enplegu zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, honako kide hauek osatuko dute Administrazio Kontseilua:

a) Lehendakaria, enpleguaren arloan eskumena duen saileko titularra.

b) Lehendakariordea, enpleguaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularra.

c) Lanbide-Euskal enplegu zerbitzuko zuzendari nagusia.

d) bi bokal, Eusko Jaurlaritzak izendatuak, eta, hala badagokio, kargutik kenduak, enpleguaren arloan eskumena duen sailak proposatuta.

e) Bost bokal Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen ordezkaritzan. Bost bokal horiek aipatutako sindikatuek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.

f) Bost bokal Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteen ordezkaritzan. Bost bokal horiek aipatutako elkarteek aukeratuko dituzte, eta Jaurlaritzak izendatuko, dekretu bidez.

Azaroaren 29ko 253/2011 Dekretuaren bidez (2011ko abenduaren 12ko EHAA, 233. zk.) izendatu ziren Lanbide-Euskal enplegu zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluko kideak, betiere hura arautzen duen legean agindutakoarekin bat etorriz.

Horren ostean, beste zenbait berritze egin dira Lanbideren Administrazio Kontseilua osatzen duten kideen artean, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkariei bai Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen ordezkariei dagokienez.

2020ko otsailaren 7an, Euskadiko Langile Komisioen Konfederazio Sindikalak bidalitako komunikazioa jaso zen, non haren zuzendaritza batzorde konfederalaren erabaki honen berri ematen baitzen: Lanbideren Administrazio Kontseiluan aipatutako konfederazioa ordezkatzen duten pertsonetako bat aldatzea. Beraz, beharrezkoa da pertsona hori kargutik kentzea eta beste pertsona bat izendatzea.

Horrenbestez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko otsailaren 18an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Kargutik kentzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko kide hau, sindikatuen ordezkaria, Euskadiko Langile Komisioen Konfederazio Sindikalak (CCOO) izendatua:

Garbiñe Espejo Jairo andrea, bokal titularra.

2. artikulua.– Lanbide-Euskal enplegu zerbitzuko Administrazio Kontseiluko kide izendatzea, sindikatuen ordezkari gisa, Euskadiko Langile Komisioen Konfederazio Sindikalak (CCOO) izendatua, honako hau:

Arantza Martínez Tobalina andrea, bokal titularra.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onesten den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko otsailaren 18an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala