Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2020ko otsailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1014

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez iragartzen baita eranskinean zerrendatuta ageri diren finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia; finka horiek Muskizko eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerrietan daude, eta «13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoak, «TBA Muskiz, cto. 9 (Somorrostro 2)» eta «TBA Muskiz, cto. 10 (Somorrostro 1)» izeneko 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoak eta horien adarrak» proiektuaren eraginpean daude. Linearen titularra i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU da.

Erref.: (48-AT-I-2017-36) IFT/YMM.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2019ko urriaren 31ko Ebazpenaren bidez, aipatutako instalazio elektrikoa onura publikokoa dela deklaratu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, onura publikoko deklaratzeak berekin dakar eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra, eta, ondorioz, okupazioa premiaz egin beharra, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluarekin bat (1954ko abenduaren 17ko BOE), lurralde-ordezkaritza honek erabaki du eraginpeko eskubideen eta ondasunen jabeei eta titularrei deitzea Muskizko eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udaletxera joan daitezen (Bizkaiko Lurralde Historikoa), udalerri horretan baitaude eraginpeko ondasunak. Beraz, hor egingo dira eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena.

Eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Honekin batera doan zerrendan aditzera emandako egun eta orduan jasoko dira aktak, eta hori zitazio-zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako argitalpenak ere egingo dira.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiaren 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek nahi adina alegazio aurkez ditzakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez Bilboko lurralde-bulegoan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5), aldez aurretiko aktak jasotzeko izendatutako egunera arte.

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 xedatutakoaren arabera, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren bigarren arauan xedatutakoaren arabera, iragarki honek balioko du hauei jakinarazpena egiteko: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasunen eta eskubideen titular ezezagunei, eta helbide ezezaguna dutenei.

Bilbao, 2020ko otsailaren 10a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala