
36. zk., 2020ko otsailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (312 KB - 8 orri.)
- EPUB (229 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1013
23/2020 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Orioko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen sustapena orioko udal-mugartean, «Munto» izeneko 8. sektorean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Akordioa sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Orioko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen sustapena orioko udal-mugartean, «Munto» izeneko 8. sektorean. Honen eranskinean dago jasota testu hori.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 5a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 5EKO 23/2020 EBAZPENARENA
Lankidetza Hitzarmena, Euskal Autonomia erkidegoko administrazio orokorra, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza saila, eta Orioko udalaren artekoa alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen sustapena orioko udal-mugartean, «Munto» izeneko 8. sektorean.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 8an.
BILDU DIRA:
Alde batetik, Ignacio Maria Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua.
Eta bestetik, Anuska Esnal Oliden andrea, Orioko Alkate-udalburua.
BERTARATU DIRA:
Lehena, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu gisa eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari-lanetan, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2019ko abenduaren 10ean egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimendua.
Eta bigarrena, Orioko alkate-udalburu gisa, Udalaren ordezkari-lanetan, Udalbatzak 2019ko azaroaren 28an izandako bilkuran hartutako erabakiaren indarrez egintza honetarako baimendua.
Agertutako bi alderdiek elkarri aitortu diote Lankidetza Hitzarmen hau izenpetzeko beharrezkoa den legezko gaitasun nahikoa eta, horretarako, honako hau:
AZALDU DUTE:
Lehenengoa.– Euskadiren Autonomia Estatutuaren 10.31 artikuluak honako hau zehazten du: Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du lurraldearen eta itsasertzaren antolamenduaren, hirigintzaren eta etxebizitzaren arloetan.
Bigarrena.– Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 2. artikuluan adierazten dira Euskadiko etxebizitza-politikaren printzipio gidariak, besteak beste, honako hauek:
1.– Etxebizitza duin, egoki eta irisgarria izateko eskubidea bermatzeko, lankidetzan eta koordinatuta aritzea botere publiko guztiak, Estatuko Administrazio orokorraren mendeko organoak eta EAEko sektore publikoa barne, zeina osatzen baitute Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, foru-aldundiek, toki-erakundeek eta haien mendeko titulartasun publikoko erakunde guztiek.
2.– Etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasunaren inguruko ekimenetan jarduketa publikoak eta pribatuak koherenteak izatea.
3.– Etxebizitzei eta zuzkidura-bizitokiei buruzko politika publikoak planifikatu eta programatzea, kontuan hartuta alokairuko etxebizitza dela Konstituzioan ezarritako etxebizitza-eskubideari erantzuteko funtsezko tresna.
4.– Etxebizitza edo bizitoki babestu bat izateko eskubidea erabiltzerakoan edozein diskriminazio desagerraraztea, kolektibo ahulen aldeko ekintza positiboko neurriak ezarrita eta jokabide diskriminatzaileak zigortuta.
5.– Lurralde-kohesioa egotea sustapen- eta birgaikuntza-neurrien aurreikuspen eta aplikazioaren banaketa orekatuan, eta, aldi berean, etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien eskaintza zabal eta behar bestekoa lortzea.
6.– Herritarrek etxebizitzei eta zuzkidura-bizitokiei buruzko politika publikoak formulatzeko prozesuan benetan parte hartzea eta lankidetzan jardutea, baita bizitegiak sustatu, eraiki, kontserbatu, birgaitu, berroneratu eta berritzen edo horien administrazio edo kudeaketako zereginetan aritzen diren izaera sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko entitateek ere.
7.– Etxebizitza babestu eta zuzkidura-bizitoki berrien eraikuntzako esku-hartze guztiak nahiz etxebizitza horien birgaitze- edo eraberritze-jarduketak bizigarritasun-, funtzionaltasun- eta segurtasun-baldintzak hobetzera bideratzea, arreta berezia jarrita irisgarritasunean, baliabide naturalen erabilera eraginkorrean eta gizarte-, finantza- eta ingurumen-jasangarritasunean, diseinu unibertsalaren printzipioei jarraikiz.
8.– Jarduera produktiboak eta pertsonen bizitza indibiduala eta familiakoa erantzunkidetasunez bateratzen lagunduko duen hiri-planifikazio bat bultzatzea, erantzunkidetasunezko gizarte-antolaketa bat erraztuz.
9.– Eraikinak, etxebizitzak eta haien ingurune urbanizatua gizarte-erantzukizunez erabil daitezen bultzatzea, duten funtzio soziala errespetatu eta betetzeko.
10.– Etxebizitzaren arloan planifikazio bat ezarri, garatu eta exekutatzea herritarren premia errealen eta haien egoera pertsonal, sozial, ekonomiko eta laboralen arabera.
Hori bermatu ahal izateko, lurzoruaren kontrol publiko arduratsu eta eraginkorra lortu behar da, eta kontrol hori lurzoru publikoa eskuratu eta kudeatzeko ekintza irmoarekin osatu beharko da. Horregatik, botere publikoek –kasu honetan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailak eta Orioko Udalak– elkarrekin esku hartu behar dute –are gehiago, horretara behartuta daude, babes publikoko beharrezko etxebizitzak egitea ahalbidetzen duten baldintzak sortzearren eta beharrezkoa den lurzoru-ondare publikoa osatzearren, betiere espekulazioa eragozteari begira.
Era berean, bi erakunde publiko horiek aurreko idatz-zatian adierazitako alderdietan batera eta koordinatuta egin beharreko jarduna baieztatzeko eta berresteko, Autonomia Erkidegoak alde batetik, eta Toki Erakundeek bestetik, elkarren arteko harremanetan beren zereginak eraginkortasunez betetzeko behar duten lankidetza eta laguntza aktiboa eskaini beharko diote elkarri, nork bere esparruan.
Hirugarrena.– Diputatuen Kontseiluak, 2007ko abenduaren 27ko batzarraldian, hurrengo erabakia hartu zuen: Orioko Hiri Antolaketako Arauen testu bategina onartzea (GAO, 2008ko martxoaren 17). Testu horren arabera «Munto» 8 alorrak 41.425 m2-ko azalera osoa du. Alorra honek lur eremu hiritargarria bezala dago sailkatuta eta bere kalifikazioa egoitza zona, dentsitate ertainekoa da.
Orioko Udalbatzarrak 2008ko martxoaren 4an egindako ez ohizko bilkuran, besteak beste, hurrengo erabakia hartu zuen: behin betikoz onartzea Orioko Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioen 8. Sektoreari (Munto) dagokion ekimen pribatuko Plan Partziala. Plan Partzial hori «Inmobiliaria Orio Txoko Txiki, S.L.» eta «Desarrollo y Edificaciones Mendibil, S.L.» entitate merkantilek sustatua da (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008ko apirilaren 22a; akatsen zuzenketa Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008ko uztailaren 30).
2008ko ekainaren 24ko 271/2008 alkate dekretuaren bidez behin betiko onartu da Orioko Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioetako 8. Sektoreko-Munto- urbanizatzeko jarduketa Programa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008ko azaroaren 24a).
2008ko azaroaren 14ko 587/2008 Alkate Dekretuaren bitartez behin betiko onartu zen Orioko Udal Planeamendurako Arau Subsidiarioetako 8. Sektoreko «Munto» Urbanizazio Proiektua (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2008ko azaroaren 24a).
2013ko otsailaren 21eko 60/2013 Alkatetza dekretuaren bidez behin betiko onartu zen Orioko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiko 8. Sektorearen-Munto- Birpartzelazio Proiektua (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2013ko otsailaren 28a; akats zuzenketa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2013ko martxoaren 6an).
Birpartzelazio Proiektuan jasotakoaren arabera Orioko Udalari dagokio PR-2 lurzatiaren % 100 titulartasuna. Lursailaren deskribapena hurrengoa da:
Descripción: Finca Urbana señalada con la referencia «P.R./2» de la relación de parcelas resultantes del Proyecto de Reparcelación de la Unidad de Ejecución del Sector 8 «Munto» de su Plan Parcial, aprobado definitivamente por Acuerdo Plenario de 4 de marzo de 2008 (BOG 22-4-2008) del Texto Refundido de las Normas Subsidiarias de Orio aprobado definitivamente por Orden Foral el 27 de diciembre de 2007 (BOG de 17-03-2008).
Parcela de uso residencial con una superficie de 2.041 m2 (s) y en la que se puede edificar un edificio de 53 viviendas de régimen de vivienda protegida y con un total de 4.273,60 m2 (c) sobre rasante.
Los derechos y obligaciones inherentes a la titularidad de la parcela se ejercerán o soportarán dentro de los límites fijados en las especificaciones del Plan Parcial.
La parcela está gravada con una servidumbre de uso público en superficie de 498 m2 (s) para estancia de peatones al Noroeste de la parcela.
8.– Sektoreari (Munto) dagokion Plan Partzialaren arabera Udalaren ardurakoak dira jabari pribatukoa zein haren lur gainean erabilera publikoko zorpena duen eremuan dauden hiri altzariak eta zoladura. Egitura, malden eraketa, isolamendua, iragazkaiztea eta babes lanak, berriz, jabari pribatuaren ardurakoak dira.
Laugarrena.–. Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak bere 16. artikuluan adierazten du Udalaren hirigintza-plangintzaren bidez, etxebizitzak babes publikoko araubide bati atxikita eraikitzeko kalifikatu ahal izango dira lursailak. Betiere, ordea, legearen 80. artikuluan aurreikusita dauden gutxieneko estandarrak eta kopuruak betetzeko behar den lurzoru-kalifikazioa egin beharko da gutxienez.
Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legeak arautzen du Lurzoru Ondare Publikoa, eta esaten du etxebizitzaren alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak kudeatuko duela, ondoko helburu hauek betetzeko, besteak beste:
a) Lurzorua edo bizitegitarako hirigintza eraikigarritasuna eskuratzea, etxebizitzak, bizitokiak, lokalak eta eranskinak sustatzeko edo eraikitzeko.
B) Eraikin babestu horiek sustatzea edo eraikitzea, eta jarduerari berari lotutako ekipamendu publikoak ere.
Bosgarrena.– Helburu horiek betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lehen deskribatu den «Munto» 8. Alorreko P.R.2 erosiko dio Orioko Udalari.
Etxebizitzen gaineko indarreko araudiak ez duenez aurreikusten aipatu Lurzoru Ondare Publikoa osatzen duten ondasunak doan eskuratzeko kasu edo prozedurarik, Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginak (azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak onartutakoa) horretarako xedatutakoa beteko da.
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen 43. artikuluaren arabera, ondasunen eskuraketa zuzenean esleitzea erabaki ahal da, saltzailea edo errentatzailea beste herri-administrazio bat denean, edo, oro har, sektore publikoko eta zuzenbide publikoko edo pribatuko edozein pertsona juridiko denean.
Bien interesak, konpromisoak eta ekarpenak egoki bideratzeko, bi alderdiek Lankidetza Hitzarmen hau izenpetu dute honako klausula hauen arabera:
KLAUSULAK
Lehena: Lankidetza Hitzarmen honen helburua da Orioko udal-mugartean alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen sustapena ahalbidetzeko, 8. Sektoreko (Munto) PR2 partzelan, oinarriak ezartzea.
Bigarrena.– Orioko Udalak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak adostu dute Orioko 8. Sektoreko (Munto) PR2 partzelan Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak alokairurako babes ofizialeko etxebizitzen sustapenerako erabiltzea.
Orioko Udalak aipatutako Orioko 8. Sektoreko (Munto) PR2 partzela Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari kargarik gabe saltzeko hitza ematen du, dagokion akordioaren bidez.
Eragiketa honi dagokionez, partzelaren balioa bostehun eta berrogeita bat mila laurehun eta hogeitalau euro eta hamar zentikomoa (541.424,10) da, BEZarik gabe. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak salerosketa eskrituretan jasotzen den unean egingo du ordainketa.
Hitzarmen honetan zehaztutako ondare-eragiketa burutzeko dagokion baimena lortzea izango da baldintza, hala ezartzen baitu azaroaren 6ko 2/2007ko Legegintza Dekretu bidez onetsitako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginak.
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, bere aldetik, hitz ematen du erosketa hori Gobernu Kontseiluak onartzeko tramitazioa egingo duela.
Klausula honetan aurreikusitako ondare-eragiketa eskritura publikoan formalizatuko da, adierazitako salerosketa baimentzen duen Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakiaren egunetik zenbatzen hasi eta sei hilabeteko epearen barruan.
Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak hurrengo konpromisoak hartu ditu:
– Hitzarmen honetan aurreikusitako babes ofizialeko etxebizitzak burutzeko beharrezkoak diren agiri teknikoak idaztea.
– Hitzarmen honetan aurreikusitako etxebizitzen eta horien urbanizazio obrak kontratatzea eta exekutatzea.
Halaber, jabari pribatukoa zein haren lur gainean erabilera publikoko zorpena duen eremuari dagozkion urbanizazio lanak ere kontratatuko eta egingo ditu.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak zin egiten du alokairuko etxebizitzekin lotutako eraikuntza -lanak Hitzarmen honetako indarraldiko epean amaituko dituela. Hala ere, behar bezala justifikatutako arrazoiak badaude, hitzarmenaren sinatzaileek aho batez adostu ahalko dute hura luzatzea, betiere Hitzarmenaren indarraldia gainditu gabe.
– Obra bukatu eta gero, doan lagako dio Orioko Udalari lursailean egongo den eraikinaren behe solairuko lokal baten erabilera. Lokalak gutxi gora behera 400 metro karratu izango ditu, egokitu gabe lagatuko da eta bere erabilera ekipamendu publikorako izango da. Hartara, dagokion lagapena izapidetuko du aplikagarri den araudian xedatutakoaren arabera.
– Jardunean sortuko diren hondakinak horien kudeaketa arautzen duten printzipioen arabera kudeatzea, hau da, horiek baloratzeari emango diola lehentasuna (ezabatzeari baino).
– Obraren ondorioz sor daitekeen eragina murrizteko eta neurri egokiak hartuko dituela. Edonola ere, obraren ondorioak jasan ditzaketen udal-titulartasuneko ondasunak beren hasierako egoeran utziko dituela bermatzeko.
Aipatutako jardueretatik ondorioztatzen diren gastuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak ordainduko ditu.
Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak ordaindu beharko ditu aipatutako finka eskuraketari lotutako ondare-eragiketa Jabetza Erregistroan inskribatzearen eta eskriturak egitearen ondoriozko gastuak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga salbu.
Lankidetza Hitzarmen honetan Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak bere gain hartu dituen konpromiso guztiak aldez aurretik bidezko aurrekontu-izendapenak egin izanaren eta egonkortasuna eta finantza-iraunkortasunari buruzko printzipioak betetzeko Euskal Autonomia Erkidegoak dituen erabilgarrien baldintzapean egongo dira.
Laugarrena.– Orioko Udalak hurrengo konpromisoak hartu ditu:
– Obrak burutzeko beharrezkoak diren udal lizentziak lau hilabeteko epearen barruan izapidetzea, etxebizitza arloan eskumena duen organoak aurkeztu duenetik hasita.
– Jabari pribatukoa zein haren lur gainean erabilera publikoko zorpena duen eremuan dagoen hiri altzariak eta zoladura mantentzea eta garbitzea. Eremu hori partzelaren Iparmendebaldean dago oinezkoek erabili dezaten.
– Partzelari dagokien segurtasun eta mantentze neurriak hartzea, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lanei hasiera ematen zaien bitartean.
– Hitzarmen honetan aurreikusitako babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko beharrezkoak diren jardunak eta urbanizazio lanak onura publikotzat deklaratzea. Eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko zerga arautzen duen udal ordenantzan jarduera horientzat aurreikusten diren karga motari bertan jasotako % 95eko hobaria aplikatuko da.
– Salbuetsi egingo du Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 207. artikuluan araututa datozen hirigintza-lizentziengatik dagozkion tasak ordaindu beharretik (horien artean daude lokalak irekitzeko lizentzia, garajeak, erregaiak biltegiratzea, galdara-aretoak, informazioaren tratamendu eta komunikazio zerbitzuak eta abar), betiere Hitzarmen honen helburu diren babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko beharrezko direnak.
– Ez dio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari, administrazio publikoa den aldetik, inolako finantza-bermerik jartzeko eskatuko, aplikatu beharreko araudian eska daitezkeen fidantza edo bermeak osatzeko, batez ere obrak egitean ukitu daitezkeen udal-agintaritzaren titulartasuneko ondasun higiezin edo higigarriak ordezkatzearekin edo hondakinak kudeatzearekin lotuta.
Orioko Udalak hartuko ditu bere gain klausula honetan hartutako konpromisoetatik etorritako gastuak.
Bosgarrena.– Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak konpromisoa hartu du babes ofizialeko etxebizitzen sustapenean interesa duen udalerri bakarra Orio dela deklaratzeko. Udalerri horretako herritarrak izango dira lehentasunezko hartzaileak.
Hala ere Orioko Udalak Programa horretan barne hartutako etxebizitza zehatzen hautaketa-prozedura horretatik salbu egotea proposa dezake, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak konpromisoa hartzen du horien esleipen berezitua egiteko, baldin eta udal jarduera urbanistikoen eraginpean dauden pertsonen faboretan egiten bada.
Esleitu ez dela-eta, etxebizitzaren bat soberan geratzen bada, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak zehaztuko du dagokion Eginkizun-Arloko zer udalerri eta/edo pertsona dauden horretan interesatuta, hartarako emandako Aginduaren bidez.
Seigarrena.– Bi Herri Administrazioek beharrezkotzat hartzen dute Hitzarmenaren Jarraipen Batzordea eratzea, eta bere eginkizunak honako hauek izango dira: ezarritako aurreikuspenak eta konpromisoak gauzaraztea, horiek zorrotz betetzeko neurriak proposatzea, babes ofizialeko etxebizitza hauen sustapena egitean sor daitezkeen gatazkak eta/edo interferentziak konpontzea, eta, oro har, etorkizunean sor daitezkeen gorabehera guztiei erantzutea.
Aipatutako Jarraipen Batzorde hori lau kidez osotuko da. Alderdi bakoitzak bi proposatuko ditu.
Hitzarmen honetan aurreikusi ez bada, Jarraipen Batzordearen funtzionamenduak Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen Atariko Tituluko II. Kapituluko 3. Sekzioan ezarritakoari jarraituko dio.
Zazpigarrena.– Hitzarmen honek izaera administratiboa dauka, eta, beraz, berau interpretatu, aplikatu eta betearaztearekin edo beronen ondorioekin lotuta sor daitezkeen alderdi guztiak ezagutzea administrazioarekiko auzien jurisdikzioari dagokio, aurreko klausulan aurreikusitako bidea amaitu denean.
Hitzarmen hau kontratu publikoen indarrean dagoen legediaren aplikazio eremutik kanpo geratuko da, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen (lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egin zen Espainiako ordenamendu juridikora) 6. artikuluan xedatutakoaren arabera. Hala ere, lege horren printzipioak aplikatu ahalko dira egon daitezkeen zalantzak edo atzeman daitezkeen hutsuneak ebazteko.
Zortzigarrena.– Lankidetza-hitzarmen honen indarraldia lau urtekoa izango da, hura sinatzen denetik aurrera.
Aurreko atalean aipatutako epea amaitu aurretiko edozein unetan, hitzarmenaren sinatzaileek aho batez eta espreski adostu ahalko dute hura luzatzea, beste lau urteko aldi baterako gehienez, edo hura azkentzea.
Bederatzigarrena.– Hitzarmen hau edozein unetan berrikusi ahal izango da alderdietako batek hala eskatuta eta, hala badagokio, aldatu egingo da sinatzaileen aho batezko erabakiaren bidez, hitzarmenari dagokion gehigarria sinatuz.
Hamargarrena.– Agiri honetan jasotako betebeharrak ez betetzea hitzarmena deuseztatzeko arrazoia izango da, eta aldeak lehengo egoera juridikora itzuliko dira. Era berean, aurreko egoera juridikora itzultzeko gastuak (notario eskriturak, inskripzioa Jabego Erregistroan,...) eta bai beste aldeari bai uste oneko besteri eragin ahal izan zaizkien kalte eta galerak ordaindu beharko ditu aipatutako deuseztapena eragiten duenak.
Halaber, hitzarmen hau bertan behera uzteko arrazoiak izango dira bere izaeraren ondorioz indarrean dagoen legedian aurreikusten direnak.
Hala eta guztiz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak hitzarmen honetan aurreikusitako sustapenean atzera egin ahalko du, aurreko paragrafoan aurreikusitako kalte-ordaina ordaindu behar izanik gabe, baldin eta, sortzen diren arrazoien ondorioz (adibidez, hirugarren pertsonek eskuraketaren xede diren ondasunak okupatzearen ondorioz), hori gauzatzea bideraezina bada.
Eta adostasuna eta uste ona erakusteko, dokumentu hau izenpetu dute lau aletan, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Orioko Alkate-Udalburu Andrea,
ANUSKA ESNAL OLIDEN.
RSS