
36. zk., 2020ko otsailaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1009
EBAZPENA, 2020ko otsailaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Urko Izquierdo Ereño jaunak gainditu egin duela 2019ko urriaren 28ko Ebazpenak (2019ko azaroaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Jariakinen Mekanika» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Urko Izquierdo Ereño jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: 30***92**. Kodea: AGC8L1-D00149-16. Jakintza arloa: Jariakinen Mekanika. Saila: Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Instalazioak eta Jariakinen Makinak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2020ko otsailaren 6a.
Errektorea.
EE (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.
RSS