Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2020ko otsailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
926

IRAGARKIA, zeinaren bidez iragartzen baita ur-emakida baten ezaugarriak aldatzeko prozedura barruko entzunaldi-izapidea.

Entzunaldi-izapide hori pertsonalki jakinarazten ahalegindu arren ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen urriaren 1eko 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Bermatu nahi da Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesteko apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 113. artikuluan jasotako entzunaldi-izapidea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluari eta horrekin bat datozen horiei lotuta dagoena.

Interesdunek hamabost eguneko epea dute, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egoki deritzen alegazioak egin eta dokumentuak aurkezteko.

Epe horretan, Uraren Euskal Agentziaren Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegora bertaratu ahal dira (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, Bilbao), espedientea aztertzeko.

Hori guztia argitara ematen da, eranskinean jasotzen diren interesdunek jakinarazpentzat har dezaten.

Ebazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 29a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala