Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2020ko otsailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
920

IRAGARKIA, 2020ko urtarrilaren 29koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: Itsaso udal-mugartean, Itxaso 220 kVko azpiestazioa handitzeko proiektua bypass erabilgarria instalatuta.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da gaur egungo instalazioan egindako jarduketa hau:

Exp.: 20-AT-Y-2019-140.

– Eskatzailea: Red Eléctrica de España, S.A.U.

– Kokalekua: Itsaso udal-mugartea.

– Aurrekontua: 1.100.308 euro.

– Xedea: energia elektrikoaren garraio sarea garatzeko, zeinek sistema elektrikoari segurtasuna eta fidagarritasuna emango dizkion.

Jarduketaren ezaugarri nagusiak:

– Itxasoko azpiestazioaren 220 kV-ko parkean dauden Hernani 2 eta Orkoien 1 lineetan bypass operagarria instalatzea.

Instalazioa egiteko administrazio-baimena eta egikaritze-proiektuaren onarpena eskatzen dira.

Argitara ematen da hori guztia, jendeak horren berri izan dezan. Jendeak dokumentazioa aztertu ahal izango du Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 1. solairua, Donostia), edo Itsasoko udaletxean, edo www.euskadi.eus web-orrian, Energia eta Meategiak/Energia ataleko Azpiegitura-proiektuei buruzko informazioaren atalean:

https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Egoki ikusten diren alegazioen bina kopia aurkeztu beharko dira, zeinek bere ordezkaritzan, gehienez ere 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2020ko urtarrilaren 29a.

Lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala