Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2020ko otsailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
918

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 1297/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1297/2019 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Medius Collection SL.

Demandatua: Jan Hlobil.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

6/2020 epaia, 1297/2019 hitzezko judizioaren prozeduran emana. Hauek dira alderdiak: Medius Collection SL demandatzailea eta Jan Hlobil demandatua. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da.

Jan Hlobil demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, ezin izan zaio jakinarazpena egin, eta, beraz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala