Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2020ko otsailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
915

EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 691/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 691/2018 adostasun gabeko dibortzioa.

Gaia: adostasun gabeko dibortzioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Oscar Mejias Abad.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-09-30ean. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari. Hauek dira xedapenak:

1.– Deklaratzen dut deseginda dagoela, dibortzioa dela-eta, adinez nagusiak diren ezkontide horien arteko ezkontza, zeina 2009ko uztailaren 17an egin baitzen, Donostian. Horrek legezko ondorio guztiak izango ditu.

2.– Deklaratzen dut deseginda dagoela alderdien arteko ezkontzaren araubide ekonomikoa.

3.– Ez da berariaz kosturik ezartzen.

Miguel Angel Schebesta Perez demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Donostia / San Sebastián, 2019ko urriaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala