Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2020ko otsailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI - ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
909

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 3koa, SPRI – Enpresa Garaperako Euskal Agentziako Nazioartekotzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita SPRIko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 8ko Ebazpena betez emandako dirulaguntzen zerrenda. Ebazpen horren bidez, Beint 2019 nazioartekotze-bekak programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dira.

AURREKARIAK

I.– 2019ko apirilaren 15eko EHAAn (73. zk.), SPRI – Enpresa Garaperako Euskal Agentziako Nazioartekotzeko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 8ko Ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez Beint 2019 nazioartekotze-bekak programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen baitira.

II.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, dirulaguntzak emateko ebazpenak eta haien aldaketak EHAAn argitaratuko dira, non laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek esaten ez duten bestela egiteko.

Adierazitako guztiagatik, eta SPRI – Enpresa Garaperako Euskal Agentziaren dirulaguntzei lotutako jardunak eskatzen duen publikotasun-printzipioa betetzeko asmoz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea SPRI – Enpresa Garaperako Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 8ko Ebazpenaren babespean emandako dirulaguntzen zerrenda (ebazpen haren bidez, jendaurrean jartzen da Beint 2019 nazioartekotze-beken onuradunen zerrenda, A Modalitatekoa eta B Modalitatekoa), honekin batera doan eranskinean ageri bezala.

Bilbao, 2020ko otsailaren 3a.

SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria,

MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala