Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2020ko otsailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
906

AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko hiru kide izendatzen baitira, Confebasken ordezkari gisa.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 14. artikuluarekin bat etorriz, bere V. tituluan arautu du Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseilua.

Arau horiek Gizarte Kontseiluarentzat aurreikusi duten osaerarekin bat, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 71.2.c) artikuluak ezarritakoaren arabera, Confebaskek Carlos Pereda Martinez de Musitu jauna eta Yoana Arambalza Zalbidea andrea berriro hautatu ditu, beste agintaldi batez jarduteko, eta Mikel Sarriegi Etxeberria jauna izendatu du, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izateko.

Otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.4 artikuluak ezartzen du agintaldia lau urtekoa izango dela, izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik hasita, eta Gizarte Kontseiluko kide izateak lege beraren 72. artikuluan ezartzen diren bateraezintasunak izango dituela. Era berean, Gizarte Kontseiluko kideak segidako edo txandakako beste lau urteko agintaldirako bakarrik aukeratu ahal izango dira.

Horiek horrela, eta otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.2 artikuluak ezarritakoaren arabera –gizarte-interesen ordezkariak unibertsitateen alorreko eskumenak dituen sailburuaren aginduz izendatuko direla xedatzen baitu–, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Carlos Pereda Martinez de Musitu jauna, Yoana Arambalza Zalbidea andrea eta Mikel Sarriegi Etxeberria jauna Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, gizarte-interesen ordezkari izateko, Confebaskek aukeratuta.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Unibertsitateko otsailaren 25eko 3/2004ko Legearen 73.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 31.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala