Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2020ko otsailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
905

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 18ko Aginduko laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako 2019ko ekitaldiko laguntzetarako.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 18ko Aginduak 2019ko ekitaldirako dirulaguntzak iragarri zituen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzat, euskal nekazaritza-sektorearekin zerikusia duten gaietan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren gizarte-solaskide gisa egindako lana dela-eta.

Agindu horretako zazpigarren erabakiak ezarritakoa betetzeko, eskatutako laguntzak esleitu dira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. apartatuko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat (dekretu horren bidez onetsi zen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abenduaren 18ko Aginduak araututako laguntzen onuradunak diren erakunde profesionalen zerrenda argitaratzea (eranskina), guztiak jakinaren gainean egon daitezen. Agindu horrekin deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako 2019ko ekitaldiko laguntzetarako.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 27a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala