Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2020ko otsailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
894

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 28ko Ebazpena, 48-TU-Q-2019-00081 erreklamazioa artxibatzekoa.

Administrazioari egotz ezin dakizkiokeen arrazoiak tarteko, ezinezkoa izan da aurrez aurre jakinaraztea Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 28ko Ebazpena, 48-TU-Q-2019-00081 erreklamazioa artxibatzea ebazten duena, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Aztertu da behean agertzen den interesdunak aurkeztutako 48-TU-Q-2019-00081 erreklamazioa, eta behar diren jarduerak egin ondoren, haren eskumen espezifikoa dela-eta Illes Balears erkidegoko Gobernuari bidali zaio.

Ebazpen honek ez du administrazioa-bidea agortzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2020ko otsailaren 3a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala