Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2020ko otsailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
890

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren 2019ko urriaren 30eko Ebazpena, 01 SE-A-2019-41 zehapen-prozedura ebazten duena.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten da ezen, zehapena ordaintzeko epea hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den aipatutako epea baino geroago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsorik aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. apartatuetan dioenaren arabera.

Ordaintzerakoan, espediente-zenbakia (01 SE-A-2019-41) zehaztu, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182 5685 07 0000226271; hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentralean.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da esandako hori, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 3a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala