Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2020ko otsailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
888

EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 869/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: adostasun gabeko dibortzioari buruzko 869/2019 prozedura.

Demandatzailea: Nadia Sehli Sahli.

Prokuradorea: Nikole Calvo Gomez.

Demandatua: Rachid Bellaga.

Prokuradorea.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

550/2019 epaia, 2019-12-19koa, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 869/2019 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Nadia Sehli Sahlik eskatuta, Rachid Bellagaren aurka.

Rachid Bellaga demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, ezin izan zaio jakinarazpena egin, eta, beraz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala