
32. zk., 2020ko otsailaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
887
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 515/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabea); 515/2019.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Javier Area Anitua.
Aipatutako judizioan, honako hau erabaki da:
Juan Cortes Cortesi ediktu bidez jakinaraztea 2019-12-04an prozesu horretan emandako Epaia. Ebazpenaren kopia eskuragarri du bulego judizial honetan, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du han.
Ebazpen horren aurka, apelazio errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS