Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2020ko otsailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
886

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 733/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 733/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Juan Usatorre Iglesias.

Judizio horretan epaia eman da 2020-01-10ean. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

Maria Natividad Angulo Ortiz de Salazar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

4/2020 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 10a.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 733/2019 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Daol SL, Aguirre letraduak lagunduta eta Usatorre prokuradoreak ordezkatuta.

Demandatua: Natividad Angulo Ortiz de Salazar andrea, auzi-ihesean dena.

EPAITZA

Baiesten dut Daol SLk aurkeztu duen demanda Natividad Angulo Ortiz de Salazar andrearen aurka. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut 2.667 euro gehi ebazpen honen hirugarren zuzenbideko oinarrian zehazten diren interesak ordaintzera.

Natividad Angulo Ortiz de Salazar andreari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala