Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2020ko otsailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
875

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrietarako adostasunik gabeko 882/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 882/2018, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Natalia Alonso Martinez.

Judizio horretan, epaia eman zen 2020-01-28an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Enrique Guillermo Carvajal Ortiz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.

Bilbao (Bizkaia), 2020ko urtarrilaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala