Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2020ko otsailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
864

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 27koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita gordailutzea «Asociación de Euskadi de Ortesistas y Protesistas (AEDOP)» enpresa-erakundearen estatutuen aldaketa, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espediente bat ireki da, «Asociación de Euskadi de Ortesistas y Protesistas (AEDOP)» enpresa-erakundearen estatutuen aldaketa gordailutzeari dagokiona. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2018ko abenduaren 26an, eskabide bat aurkeztu zen aipatutako enpresa-erakundearen estatutu-aldaketari buruzko dokumentazioa gordailutzea eskatzeko.

Bigarrena.– Erakunde eskatzailea behin-behineko bajan zegoen –Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren 2017ko abenduaren 26ko Ebazpenaren bidez erabakitako baja–, ez baitzuen bete bere estatutuak araudi berrira egokitzeko egindako errekerimendua, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Dekretuan ezarritako araudira, hain zuzen.

Hirugarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta honako dokumentu hauek daude jasota dokumentazio horretan: gordailutze-eskabidea egiteko instantzia; batzar orokorraren bilerako akta, non jasotzen baita estatutuak aldatzeko erabakia; aldatutako estatutu berrien testua osorik, eta izenpetzaileen nortasun-egiaztagiriak.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuetako 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie egitate horiei:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

I.– Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.1.m) artikuluak (84/2017 Dekretua Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen maiatzaren 28ko 81/2019 Dekretuak aldatu zuen).

II.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasotakoa da.

III.– Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoa dela, eta, beraz, bidezkoa da aipatutako enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeari buruzko dokumentazioa eta aldatutako estatutuak gordailutzea, eta ekintza hori argitara ematea.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea gordailutu daitezela «Asociación de Euskadi de Ortesistas y Protesistas (AEDOP)» enpresa-erakundearen estatutuak aldatzeko akta eta erakunde horren estatutu aldatuak.

Bigarrena.– Agintzea ematea gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Indarrik gabe uztea Lan eta Gizarte zuzendariaren 2017ko abenduaren 26ko Ebazpena, zeinaren bidez agintzen baitzen behin-behineko baja ematea aipatutako elkartearen estatutuen gordailuan.

Laugarrena.– Ebazpen honek eman eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bosgarrena.– Gordailututako dokumentua aztertu eta horren kopia eskatu ahalko dute interesdunek, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean aurkaratu ere, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 27a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARIA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala