
32. zk., 2020ko otsailaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
863
EBAZPENA, 2020ko otsailaren 11koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Administrazioak lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetan izango dituen ordezkariak izendatzen dituena, Eusko Legebiltzarreko 2020ko hauteskundeetarako.
Segurtasuneko sailburuaren 2013ko urtarrilaren 18ko Aginduz (otsailaren 5eko EHAA, 25. zk.) Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari izendatzearekin eman zitzaizkidan aginpideez baliatuz, eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 24.1 artikuluan aurreikusten denaren babespean, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Honako hauek izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetan:
– Arrate Jauregui Angulo andrea, Arabako Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordean.
– José Ignacio Lazkano Díez jauna, Bizkaiko Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordean.
– Mikel Martínez Garbizu jauna, Gipuzkoako Lurralde Historikoko hauteskunde-batzordean.
2.– Lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetarako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkariaren ordezko izendatzea Reinaldo Jaio Ugalde jauna eta Olga Fernandino Urrutikoetxea andrea.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 11.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordean,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.
RSS