Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2020ko otsailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
861

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2019ko abuztuaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez dei egiten baitzen hezkuntza-premia bereziko ikasleak eskolatzen dituzten eta 2019-2020 ikasturterako hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetarako laguntzetarako.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak eman du deialdiaren ebazpena, eta banan-banan jakinarazi zaie interesdunei. Hori eginda, onartutako laguntzak jakinarazi behar dira, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, hala xedatuta baitago agindu horren 11.2 artikuluan.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Hezkuntzako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak jaso dituztenen zerrenda, eranskinean dagoena, jende guztia jakinaren gainean egon dadin. Agindu haren bidez, dei egiten zen hezkuntza-premia bereziko ikasleak eskolatzen dituzten eta 2019-2020 ikasturterako hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuetarako laguntzetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 15a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala