Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2020ko otsailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
857

50/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetzako langileek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2019ko ohiko bigarren deialdiko probei dagozkien behin betiko emaitzak argitaratzen dituena.

Ebazpen hau honako egitate hauetan oinarritzen da:

AURREKARIAK

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, 2019ko uztailaren 31ko 1084/2019 Ebazpenaz (EHAA 171. zk.) onartu egin zuen Osakidetzako langileek hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2019ko ohiko bigarren deialdia.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren 2019ko urriaren 3ko 690/2019 Ebazpenaren bitartez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetara deitutakoen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren 834/2019 Ebazpenaren bidez, 2019ko abenduaren 30ean Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan eta intranetean jende aurrean jarriz, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probei dagozkien behin-behineko emaitzak argitaratu ziren.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Behin-behineko kalifikazioen kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin hauek erabaki ondoren, deialdiaren 12. oinarriak dioenaren arabera, Osakidetzak izangaien behin betiko kalifikazioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen batez bidez.

Azaldutako guztiagatik eta emandako ahalmenak erabiliz, hau,

EBATZI DUT:

2019ko uztailaren 31ko deialdiaren bitartez deitutako Osakidetzako ohiko bigarren deialdiari dagozkion behin betiko kalifikazioak argitaratzeko agintzea, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121 eta 122 artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 30a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala