Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2020ko otsailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
853

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 28koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Izaskun Garrido Hernández andreak gainditu egin duela 2019ko uztailaren 16ko ebazpenak (2019ko abuztuaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Sistemen Ingeniaritza eta Automatika» jakintza arloan irakasle osoa plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Izaskun Garrido Hernández andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle oso gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***3941**. Kodea: PLC8L1 – D00146-2. Jakintza arloa: Sistemen Igniaritza eta Automatika. Saila: Sistemen Ingeniaritza eta Automatika. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Erregulazio Automatika» eta «Energia Garbiak Sortzeko Sistemen Kontrola».

Proposatutako lehiakideak hogei lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2020ko urtarrilaren 28a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala