
32. zk., 2020ko otsailaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
846
HUTS-ZUZENKETA, ondoko ebazpen honena: «Ebazpena, 2020ko urtarrilaren 13koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, aldatu egiten da zuzendari beraren 2019ko uztailaren 30eko Ebazpena, zeinaren bidez xedatu baitzen argitara ematea hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak (Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutakoa), bai eta zuzendari beraren 2019ko abuztuaren 30eko Ebazpena ere, zeinak aurreko ebazpena aldatzen baitu».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Horrelako hutsa gertatu da Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 13ko Ebazpenean (honen bidez, aldatu egiten da zuzendari beraren 2019ko uztailaren 30eko Ebazpena, zeinaren bidez xedatu baitzen argitara ematea hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutakoa). Ebazpena 2020ko otsailaren 5ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 24. zk.). Ondorioz, dagokion zuzenketa egiten da ondoren.
Ebatzian, 2020/562 (2/1) orrialdean, hau dio:
«Iker Navarro Antón jaunari, Maisu-maistren kidegoko Ingelesa espezialitatean hautatua, txanda irekian, honako puntuazio globala hau dagokio: 7,7774 puntu.»
Baina hau esan behar du:
«Iker Navarro Antón jaunari, Maisu-maistren kidegoko Ingelesa espezialitatean hautatua, txanda irekian, honako puntuazio globala hau dagokio: 7,6774 puntu.»
RSS