Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2020ko otsailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
845

HUTS-ZUZENKETA, ondoko agindu honena: «Agindua, 2020ko urtarrilaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, sailburu beraren 2019ko irailaren 3ko Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko, 2018ko otsailaren 26ko eta 2019ko martxoaren 1eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Horrelako hutsa gertatu da Hezkuntzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 14ko Aginduan, zeinaren bidez aldatu egiten da sailburu beraren 2019ko irailaren 3ko Agindua, zeinaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzen dira, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko, 2018ko otsailaren 26ko eta 2019ko martxoaren 1eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak. Agindua 2020ko otsailaren 6an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 25 zk. Ondorioz, dagokion zuzenketa egiten da ondoren.

Ebatzian, 2020/595 (2/1) orrialdean, hau dio:

«Iker Navarro Antón jaunari, Maisu-maistren kidegoko Ingelesa espezialitatekoa, txanda irekian, honako zerrenda-zenbaki hau dagokio: 2019093995.»

Baina hau esan behar du:

«Iker Navarro Antón jaunari, Maisu-maistren kidegoko Ingelesa espezialitatekoa, txanda irekian, honako zerrenda-zenbaki hau dagokio: 2019046050.»


Azterketa dokumentala