Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

31. zk., 2020ko otsailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
813

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 27koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Elizabete Manterola Agirrezabalaga andreak gainditu egin duela 2019ko uztailaren 16ko ebazpenak (2019ko abuztuaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Itzulpengintza eta Interpretazioa» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Elizabete Manterola Agirrezabalaga andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***8080**. Kodea: AGC8L1-D00103-24. Jakintza arloa: Itzulpengintza eta Interpretazioa. Saila: ingeles eta aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Itzultzaileentzako Informatika» eta «Itzulpen Praktikak: Euskera-Gaztelania».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2020ko urtarrilaren 27a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala