Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2020ko otsailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
804

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Donostiako Administraziorekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 353/2019 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Donostiako Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

353/2019 prozedura laburtua, sindikatu batek jarria Irungo Udaleko alkateak 2019ko martxoaren 22an emandako 348 zenbakiko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Irungo Udalaren eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren arteko kudeaketa materialerako gomendio-hitzarmena onartu zen, Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozesu bateratuak kudeatzeko.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Donostiako Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2020ko otsailaren 4a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala