Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2020ko otsailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
803

IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2019ko abenduaren 9ko Ebazpena jakinarazten duena, zeinaren bidez amaiera ematen baitzaio Euskadiko Enpresa eta Jarduera Turistikoen Erregistroan ESS01089 inskripzio-zenbakia duen jarduera turistikoa egiteko gaitzen duten eskakizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozedurari.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Prozeduretan interesa duen pertsonak, eranskinean agertzen da bera, eskuragarri du ebazpenaren testu osoa, eta, horretarako, Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako lurralde-bulegora jo behar du (Easo kalea 10, Donostia).

Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaioke Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 24a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala