Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2020ko otsailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
794

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2019ko irailaren 20ko ebazpenak. Ebazpen horien bidez, klimarako eta ingurumenerako jardunbide onuragarriak aplikatzeko Greening laguntza esleitzen baita, eta ordaintzeko agindua eman, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) funtsen kargura.

Ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Ebazpenek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpenak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan daude eskuragarri (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 19a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala