Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2020ko otsailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
792

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 134/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzekoa, 134/2019.

Gaia.

Demandatzailearen prokuradorea: Paula Martinez de Pancorbo Sanchez.

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, behin betiko neurriak aldatzeko 134/2019 prozedura izapidetzen ari da Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalean, Luminita Ileana Bogak eskatuta, Savu Ionen aurka. 2020-01-16an, epaia eman da. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Savu demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu egun zer helbide duen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ediktu hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen ezen, ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela demandatu auzi-iheslariak.

Getxo, 2020ko urtarrilaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala