Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2020ko otsailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
791

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 175/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 175/2019 adostasun gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Ninfa Mabel Montiel Benitez.

Demandatua: Silverio Aquino Bernal.

Demandatzailearen prokuradorea: Iciar Arcocha Torre.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Jakinarazten dut epaitegi honetan adostasun gabeko 175/2019 dibortzioa izapidetzen ari dela, Getxoko Lehen Auzialdiko 4. zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesalean bideratutakoa, Ninfa Mabel Montiel Benitezek eskatuta, Silverio Aquino Bernalen aurka, eta, 2020-01-09an, epaia eman dela. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Silverio Aquino Bernal demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu egun zer helbide duen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ediktu hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen ezen, ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela demandatu auzi-iheslariak.

Getxo, 2020ko urtarrilaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala