Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2020ko otsailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
790

EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 155/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 155/2019 adostasun gabeko dibortzioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Maria Victoria Guillen Ortego.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Jakinarazten dut epaitegi honetan adostasun gabeko 155/2019 dibortzioa izapidetzen ari dela, Getxoko Lehen Auzialdiko 4. zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesalean bideratutakoa, Maria Dolores Berastegui Celayak eskatuta, Joaquin José Brea Mayoren aurka, eta, 2020-01-08an, epaia eman dela. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Joaquin José Brea Mayo demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu egun zer helbide duen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ediktu hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen ezen, ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela demandatu auzi-iheslariak.

Getxo, 2020ko urtarrilaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala