Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2020ko otsailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
784

EDIKTUA, 707/2018 exequatur prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (familia).

Judizioa: 707/2018 exequaturra.

Gaia: exequaturra.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Álvaro Gonzalez Carranceja.

Aipatutako judizioan, honako hau erabaki da:

Angel Tomas Gonzalez Ramosi ediktu baten bidez jakinaraztea 2020-01-22an prozesu horretan emandako prozedura amaitzeko autoa. Ebazpenaren kopia eskuragarri du bulego judizial honetan, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da epaitegi honetako iragarki-taulan, jakinarazpen-eginbideagauzatu ahal izateko.

Bilbao (Bizkaia), 2020ko urtarrilaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala