Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2020ko otsailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
775

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 24koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez indarrik gabe uzten baita Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2019ko azaroaren 29ko Ebazpena, mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta informazioa helarazteko programa eta ekintzetarako laguntzen balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez iragarri zen mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta informazioa helarazteko programa eta ekintzak laguntzeko 2020ko deialdia; bada, agindu horren laugarren ebatzian izendatzen da laguntza horien balorazio-batzordearen osaera.

Izapidetze-akats baten ondorioz, 2020ko urtarrilaren 10eko EHAAn (6. zk.) argitaratu zen Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2019ko azaroaren 29ko Ebazpena, mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta informazioa helarazteko programa eta ekintzetarako laguntzen balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena.

Laguntza-izapidetzean akats oro saihesteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, indarrik gabe uzten da ebazpen hori. Hori dela bide, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Indarrik gabe uztea Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2019ko azaroaren 29ko Ebazpena, mahastizaintzako eta ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta informazioa helarazteko programa eta ekintzetarako laguntzen balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 24a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.


Azterketa dokumentala